Gurasoentzako hitzaldiak antolatu ditu Udalak

Guraso Eskola eta hitzaldiak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutakoak dira (Urola Kostako Hitza)

Urtearen lehen sei hilekorako Guraso Eskola eta hainbat hitzaldi antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuak Sailak, "ekitaldi hauek gurasoen eskaerei erantzuteko eta seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezkeen tresnak lortu ahal izateko interesgarriak iruditu zaizkigulako antolatu ditugu".

Guraso Eskola eta hitzaldiak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutakoak dira. Hitzaldiak hilaren 23an hasiko dira eta hainbat gai landuko dituzte: kontsumo gizartea, drogarik gabeko adikzioa, komunikazioa-indibidualismoa eta emozioen hezkuntza.

Hilaren 30a baino lehen izena eman behar da, udaletxeko Gizartekintzako bulegoetan edota 943 157192 telefono zenbakian.

Hitzaldien egitaraua

Lehenengo hitzaldia:
Noiz: Urtarrilaren 23an, 20:00etatik 21:30era.
Non: Aitonenako Ieko areto nagusian.
Gaia: Gizarte kontsumoa.
Hizlaria: Sorkari.
*Hitzaldi hau irekia izango da, eta beraz, ez da beharrezkoa izango izena ematea.

Bigarren hitzaldia:
Noiz: Urtarrilaren 31ean, 19:00etatik 20:30era.
Non: Aitonenako Ieko areto nagusian.
Gaia: Drogarik gabeko adikzioa.
Hizlaria: Ekintza da salud.
*Hitzaldi hau gazteleraz emango dute.
*Hitzaldi hau irekia izango da, eta beraz, ez da beharrezkoa izango izena ematea.

Hirugarren hitzaldia:
Noiz: otsailaren 22an, 20:00etatik 21:30era.
Non: Aitonenako Ieko areto nagusian.
Gaia: Komunikazioa-indibidualismoa.
Hizlaria: Geuz.

Laugarren hitzaldia:
Noiz: martxoaren 22an, 20:00etatik 21:30era.
Non: Aitonenako Ieko areto nagusian.
Gaia: Emozioen hezkuntza.
Hizlaria: Sorkari.

Guraso eskola

Noiz: Maiatzean; 2,9, 16, 23 eta 30 egunetan (astearteetan).
**Non: Aitonenako Ieko areto nagusian.
Gaia: Ikaskideen arteko tratu txarrak eskola eremuan: familiaren esku-hartzea.
Hizlaria: Geuz.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide