Muno S.A. enpresaren oharra

Jesus Mugika, Muno S.A. enpresa 2005ko abe. 13a, 18:12

Esklabetako lur eremua urbanizatzeko egindako proposamenaren berri emanez uztarria.com-en argitaratutako albisteak jasotako erantzunak argitu nahi dira ohar honetan

Behin eta berriz Muno S.A. enpresa aipatzen da erantzunetan, Muno S.A. enpresak inolako zerikusirik ez duenean proiektu horrekin

Muno S.A. enpresak jakinarazi nahi du enpresa honek ez duela inolako zerikusirik Esklabetako aldeko lur eremua (19. lur eremua da arau ordezkatzaileetan) urbanizatzeko egin duten proposamenarekin, eremu horretako lur-jabe pribatuak Leku- Eder Promozioak eta beste batzuk baitira. Eta enpresa horrek eman zuen prentsaurrekoa Ikasberri eta beste lurjabeekin batera.

Esklabak hiritartzeko proposamena egin diote Udalari albistea abenduaren 8an argitaratu zen webgunean.