Hodi bat hautsi eta gas isuri txiki bat izan zen atzo Enparan kalean

Langileak lanean ari zirela hautsi zen hodia eta inguruko zenbait etxe eta leku publiko hustu behar izan zituzten

Konponketa lanek iraun zuten bitartean, 4-5 orduz, gasik gabe izan ziren hainbat auzo

Atzo, azaroak 2, goizeko hamaikak aldera Enparan kaleko lanak egiten ari zirela Gas Naturalaren hodi bat hautsi zuten langileek. Hodia haustearen ondorioz gas isuri txiki bat izan zen, eta inguruko leku publikoak (Aitonena I, Sindikatu zaharra...) eta gertuko zenbait etxe hustu behar izan zituzten badaezpada ere. Zorionez ez zen ezbeharrik izan, segituan etorri baitziren Gas Naturaleko teknikoak. Hustutako etxe eta leku publikoetara, berriz,eguerdi alderako bueltatu ahal izan zuten bizilagunek.

Hodia konpontzen ari ziren bitartean, 4-5 orduz, inguruko zenbait auzo (Madalena, Danaso Azkue, Julian Elorza, Perez Arregi, Enparan kalea eta Iberotarren enparantza) gasik gabe izan ziren.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide