Utzi pakean Azpeitia, Euskal Herria

Askatasuna 2005ko urr. 20a, 20:10

Askatasuna-k gogor salatzen du egun hauetan Azpeitiko herrian dabilen indar okupatzaile atzerritarren presentzia. Asteartean, egun osoan ibili zen Guardia Zibila herri inguruan kontrolak jartzen: Lasaon, Azkoitiko Maxi-ko rotondanÂ… Nabarmena zen baita ere kalez jantzitako polizien presentzia. Gauean ordea, herri barruan ibili ziren, 23:00etan kontrolak jarri zituzten Loiola 91ko eraikinaren aurrean eta Zelai Luzen. Plazan ere bueltaka ibili ziren eta Udaltzaingoari toki desberdinetaz galdezka. Jendea beldurtzea, herria okupatzea eta jendea mehatxatzea dute helburu. Esan behar dugu, indar okupatzaileek alde egin behar dutela Euskal Herritik berehala, gatazkaren konponbide demokratikoaren bidean, eta euskaldunon hitza eta erabakia inongo kanpo injerentziarik gabe errespetatu behar dela.

Azpeitiko Askatasuna