Hitzak eta ekintzak, nork?

Jon Aramendi 2005ko api. 15a, 14:04

Alex Etxeberriaren gutunari erantzunez:

Zuk esan duzun moduan azken 10 egunetan jo eta ke ari zarete kanpainan (gezurretan), gero beste 365 egunetan orain esandakoa ez egiteko! Botoak indarkeriaz irabazten gizartea engainatuz. Adibidez, ETB-n ("denon telebista") ezker abertzaleak ez du lekurik, zuen aginduz "bakea" jartzen duten Ertzaintzak indarkeriaz zeuoi komeni zaizuena egiten baitute; jendea engainatzeko oztopoak aurretik bidali! Ezker abertzaleak deituriko manifa eta hitzaldietara "bakezaleak" bidaliz "goxo-goxo" bakea nahi dutela esanez. Eta ez dut jarraituko idazten urte osoan zenbat bider bidaltzen dituzuen zeuoi komeni ez zaizkizuen ekitaldiak, manifak, emanaldiak, aldarrikapenak eta abar luze bat suntzitzera! Horri deitzen diozue demokrazia, (urte osoko demokrazia eta indarkeria eza!)

EAJ-EA koalizioa osatzen duzuen alderdiok "garbi" utzi duzue beti, komunikabideetan eta hitzekin alderdi eta herritar guztiek izan behar dutela hautatzeko eta hautatuak izateko eskubidea, jendea engainatuz!, azken hauteskundeetan gertatu zen bezala, Bilbora bidalitako "bakezaleak" ekintzez erakutsi zuten bezala! Edo Azpeitiko ezker abertzaleak eduki behar zituen zinegotziak lapurtu zenituzten bezala! Hemen indarkeria nork erabiltzen duen ondotxo dakizue. Torturak, inkomunikazioak, dispertsioak... zuek zarete artzainez jantzitako otsoak.

Orain zer Alex, urduri? EHAK parlamentuan egonez gero, ez duzue gehiengo osoa lortuko, eta hitzarmena egin beharko duzue, eta mahaian jarri eta hitz egiteko eta bakea lortzeko gogorik ez? Orain herria, orain bakea, orain EHAK!

Azpeitiko gazte bake zale bat!