Iraurgi Saskibaloi taldea

IƱaki Garayalde 2005ko api. 1a, 14:04

EBA Ligara igoera faseko bigarren jardunaldia.

Iraurgi Saskibaloi taldeak bihar (zapatua) arratsaldeko sei eta erdietan igoera faseko bigarren jardunaldia jokatuko du, Azpeitiko kiroldegian.

Etxean jokatzen diren partidu guztiak bezala oso partidu garrantzitsua da. Beraz, goazen kiroldegira taldeari benetako animoak ematera bertan giro ezin hobea izango delako.

Zaragozako Helios taldea izango du aurkaria, eta teorikoki eta emaitzen arabera multzoko talderik onena omen da.