Aurten ere egingo da sokamuturreko argazki lehiaketa

  • Kutxak utzi dio antolatzeari, eta Argazki Elkarteak hartu dio lekukoa
  • 26. aldia izango da aurtengoa, eta bihar, etzi eta etzidamu atera ahalko dira argazkiak

Antxieta Etxea kultur erabilerarako itxi egin dutela-eta, Kutxak (etxearen jabeak) utzi egin dio sokamuturrean argazki lehiaketa antolatzeari. Baina lehiaketa ez da desagertu, eta egin, egingo da.

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuko du, eta Azpeitiko Udalak babestuko.

Honatx oinarriak:

—1. Edozein argazkizalek har dezake parte.

—2. Gaia: otsailaren 6, 7 eta 8an Azpeitian izango den helduentzako sokamuturra.

—3. Modalitate bakarra zuri-beltza izango da.

—4. Partaide bakoitzak aipaturiko gaiari buruz bost argazki aurkez ditzake gehienez, inolako trukaketa digital ekintzarik gabe.

—5. Argazkien neurria gutxienez 18 x 24 zm. izango da eta argazki bakoitza kartoi mehe batean itsatsita, gutxienez zentimetro bat handiago albo bakoitzean. Kartoiaren atzean izenburua, egilearen datuak, helbidea eta telefonoa idatzi behar dira.

—6. Lanak Azpeitiko Argazki Elkartera bidaliko dira, Julian Elorza Hiribidea, 4. 20730 AZPEITIA

—7. Lanak aurkezteko epea 2005eko martxoaren 10a, 22:00etan.

—8. Honako sariak banatuko dira:

  • Lehena: 365 euro eta garaikurra.
  • Bigarrena: 235 euro eta garaikurra.
  • Hirugarrena: 200 euro eta garaikurra.
  • Laugarrena: 120 euro.
  • Bosgarrena: 80 euro.

—9. Iñaki Joaristi Altzarte sari berezia jarri da, 150 euro, inauteri giroa egokien jasotzen duen argazkiarentzat. Partaide bakoitzak bi argazki zuri-beltzean aurkez ditzake gehienez, 4. eta 5. araudien arabera.

—10. Erakusketa zabaltzearekin batera apirilaren 9an, larunbata, udaletxeko beheko solairuan sari banaketa egingo da, 12:30ean.

—11. Aukeztutako argazki guztiekin udaletxeko beheko solairuan erakusketa zabalduko da apirilaren 9tik 23ra.

—12. Epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkarteak izendatuko du.

—13. Argazki Elkarteak bereganatuko ditu saritutako argazkiak. Gainontzekoak erakusketa bukatu ondorengo hamabost egunen barru jaso daitezke elkartean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide