Lagun Onak 3. mailako futbol taldea aurkeztu zen igandean

uztarria 2004ko abe. 13a, 20:12
Hirugarren mailako taldea.
  • Goizean argazkiak atera eta ondoren bazkaltzera joan ziren
  • Arratsaldean Durangoren aurka jokatutako partida 0 eta 1 galdu zuten

Lagun Onak futbol taldeak 3. mailako jokalariak aurkeztu zituen igandean. Goizean bildu ziren guztiak taldeko argazkia ateratzeko. Ondoren bazkaltzera joan ziren taldekide guztiak.

Arratsaldean Durangoko taldearen aurka jokatu zuten partida. Nahiz eta, bi taldeek irabazteko merezimendu handirik ez egin, azkenean Durangok eraman zituen hiru puntuak Azpeititik. Hona jokalarien zerrenda:

Lagun Onak: Tejera, Galparsoro, Tena, Irazoki, Odriozola, Saizar, Mitxi (Antton, 71. min), Davitxi (Zabaleta, 79. min), Sagarzazu (Jon Martin, 59. min), Altolagirre, Erkizia.

Durango: Magu, Altube, Asier, Narvaiza, Beñat, Benja, Ander, Hernaéz (Arrazola, 92. min), Imatz (Alex Martin, 86. min), Munitis (De Pedro, 63. min), Jon Ander.

Gola 77. minutuan sartu zuten Durangarrek. Altube izan zen sartu zuena. Hamar minutu lehenago, epaileak Jon Ander Durangoko jokalaria kalera bota zuen. Hala ere, etxeko taldea ez zen gai izan berdinketa lortzeko.

Sailkapenean 15, postuan dago, 17 punturekin, Portugaletengandik (lehen postuan dago) 19 puntura.