Kirol elkarteentzako dirulaguntzak banatuko dira

  • 2004. urteari dagozkion laguntzak dira
  • Datorren astean banatuko dira hamabi taldeen artean

Azpeitiko Udalak 2004. urteari dagozkion kirol elkarteentzako dirulaguntzak prestatu ditu. Datorren astean egingo dira banaketak hamabi kirol elkarteren artean.

Dirulaguntzak banatzerakoan, "prozesua arrazionalizatu eta dirulaguntzaren zenbatekoa Udalak kirol arloan dituen helburuetara egokitzeko asmoz", ezarri ziren oinarriak hartuko dira kontuan. Oinarri hauek Irailak 22an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen Udalak.

Aurten, ohizko jardueretarako laguntza jasoko duten kirol elkarteak ondoko hauek dira:

1- Lagun Onak C.D.F.

2- Iraurgi Saskibaloi taldea.

3- Judo club Kimura.

4- Azpeitiko Karate Elkartea.

5- Ikasberri K.E.

6- Azpeitiko Areto Futbol Taldea.

7- Izarraitz Igeri Elkartea.

8- Ilunpe Pelota Elkartea.

9- Iraurgi Atletismo taldea.

10- Nuarbe Sokatira taldea.

11- Lagun Onak M.B

12- Lagun Onak Txirrindulari Elkartea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide