Ikasleak presoen alde baraualdian

Baraualdian parte hartu duten Ikasberriko ikasleak
  • Hainbat ikasle baraualdian aurkitzen dira presoen eskubideen defentsan
  • Ekimena martxoaren 31tik apirilaren 2a arte izango da.

Azpeitiko Ikasberri Ikastolako eta Karmelo Etxegarai Ikastolako hainbat ikasle baraualdia egiten ari dira euskal preso politikoen eskubideen defentsan, berauen egoera gero eta okerragoa baita.

"Jada 700 euskaldun dauzkate espetxeetan, asko eta asko isolamenduan, etxetik ehundaka kilometrotara eta euren eskubideak egunero egunero ukatuak dira. Honen aurrean, ikasleok ez gaude eskuak gurutzaturik egoteko prest eta egoera honekin amaitzeko gure konpromisoa hartu dugu."

Bestalde, apirilaren 3an Zarautzetik Azkoitira izango den presoen eskubideen aldeko martxarako gonbita egin nahi die ikasle guztiei: "guztion parte hartzea beharrezkoa baita presoek egun bizi duten egoerarekin amaitzeko".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide