Ingurugiro Etxeak produktu ekologikoen kooperatiba osatu nahi du

Azpeitia, Azkoitia, Zumaia, Beizama, Errezil eta Aizarmazabalgo udalen laguntza dauka.

Ingurugiro Etxeak martxan jarri du produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko proiektua.

"Elikadura eskandaluak, eta izaten ari garen ingurugiro eta osasun arazoak ikusita, kontsumitzailea gero eta gehiago kezkatzen da elikagaien segurtasunaz" Ingurugiro Etxeak dioenez. Beharra ikusita, Azpeitia, Azkoitia, Zumaia, Errezil, Aizarnazabal eta Beizamako udalek eta Ingurugiro Etxeak elkarlanean "ekoizpen eta kontsumo ekologikoaren aldeko" proiektu bat jarri dute martxan.

Proiektuak hiru maila ditu:

  1. Urola Kostako baserritarrei formakuntzarako kurtso bat eskainiko zaie.
  2. Kontsumitzaileei zuzenduriko sentsibilizazio kanpaina bat egingo dute, produktu ekologikoen abantailak azalduz.
  3. Komertziorako estrategia desberdinak jarriko dira abian, besteak beste, ekoizle eta kontsumitzaileen artean osatutako kooperatiba bat.

Horretaz gain, produktu ekologikoen inguruko asteak egingo dituzte ekainean, eskualdeko herri guztietan. Biztanleei sortuko den kooperatiban parte hartzeko "aukera" eman nahi die.

Produktu ugari eta erabaki ahalmena

Kooperatiban parte hartzen dutenek izango dute abantailarik Ingurugiro Etxeak dioenez. "Produktu ugari" izango dituzte eskura, eta gainera, Ingurugiro etxeak jakinarazi duenez, kooperatiban hartuko diren erabakietan parte hartuko luke. Gainera, beherapen eta eskaintza bereziak ere izango dituzte. Etxetik atera gabe erosketa egiteko aukera ere izango dute, telefonoz edo internetez eskaria egin eta etxera eramango baitizkiote produktuak.

Baserritarrek ere abantailak izango dituzte Ingurugiro Etxeak jakinarazi duenez. "Produktuak erosiko dituen bezeroak zihurtatuak" izango dituzte, kooperatiban bezeroak ere izango baitira. Gainera, ingurugiro etxeak jakinarazi duenez, joera guztien arabera, produktu ekologikoen eskariak gora egingo du.

Interesatuek bi bide dituzte kontaktuan jartzeko:

  • Josune Orbegozo: 943 15 17 13

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide