Egunkari berrirako akzioak salgai

Euskarazko kazeta egiteko diru bilketa hasi da, eta Azpeitian ere badu islada. Herrian 54 mila euro bildu behar dira akzioetan, eta akzioak eskuragarri ditu nahi dituenak.

Egunkari euskaldun berria egiteko Berriak Berri diru bilketa kanpaina martxan jarri du Euskarazko Komunikazio Taldea SAk. Herri guztietan izango du islada horrek, eta Azpeitian Egunkariaren aldeko Herri Batzordeak hartu du diru bilketa egiteko ardura.

Dagoeneko salgai daude akzioak. Herrian lau puntu finko daude akzioak eskuratzeko: Urbistondo Margoak, Sanjuandegi auzoan; LUBA aholkularitza, Enparan kalean; Sarea informatika -goizez-, Paulo VI.ean eta Uztarria -arratsaldez-. Herri Batzordeko kideekin harremanetan jarriaz ere lortu daitezke akzioak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide