Diarteko ikasleek artelanak salmentan jarri dituzte Boliviako umezurtz-etxe bat laguntzeko

35 lan salduko dituzte eta Diego Cruzen artelan bat zozketan jarri dute

Diart arte estudioko ikasleek eta irakasleak Betharrametako erakustokian euren artelanak salgai jarri dituzte Boliviako umezurtz-etxe bat lagundu asmoz. Egindako aurreikuspenen arabera ekimen honen bidez 2.400 euro lortuko dira. Erakusketa eta salmenta astelehenean jarri zuten martxan, eta dagoeneko hamar koadro saldu dituzte.

Hogar NiƱos de Santa Cruz de la Sierra umezurtz-etxera bidaliko dute dirua antolatzaileek. Umezurtz-etxe hau Bolivian dago, eta bertako berri udan kooperante joandako ezagun baten bidez jakin zuten. Haien egoera ezagututa dirua lortzeko bide egokia iruditu zitzaien beraiek egindako koadroak salmentan jartzea, eta koadro bilketa amaituta astelehenean bertan jarri zuten erakusketa eta salementa martxan. Guztira 36 lan bildu dituzte, tartean da Diego Cruz irakaslearen lan bat ere. Baina, Diegoren lan hau ez da salmentan jarri, zozketatu egingo baita. Honela, zozketako txartelak bi euroren truke salgai dira Betharrametan.

Erakusketa Betharrametan izango da martxoaren 28a arte, eta epe horretan 2.400 euro lortzeko asmoa dute antolatzaileek, koadro danak salduz gero. Bildutako dirua Boliviara udan bidaliko dute kooperantearen bidez.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide