Kamioi bat gurutzatu arazi dute Garmendi gainean

Eguerdian gertatu da eta errepidea itxi egin da bi norabidetan

Oñatiarra enpresako kamioi bat gurutzatu arazi du pertsona talde batek eguerdian Garmendi gainean, Azpeitiko saihesbidean. Ondorioz, saihesbidea itxita dago autoentzako bi norabidetan.

Oñatiarra enpresako kamioia Landeta aldetik Sanjuandegiko bidegurutze aldera zetorren, eguerdian, kaputxadun pertsona talde batek harri bat bota eta aurreko kristala apurtu dio. Kamioi gidariaren esanetan, "lehengo harri batekin kristala apurtu didate, eta semaforoa gorrian zegoenez gelditu beharra izan dut, orduan pertsona batzuk kamiora igo dira eta kamioia gurutzatzeko agindu didate eta kamioiko giltzak kendu dizkidate". Kamioi gidariak ez omen die oso ondo ulertu zergatik agintzen ote zioten kamioia gurutzatzeko: "Ez dut euskaraz ulertzen, beraz ez diet ulertu ondo zer esan didaten, presoen alde edo ari zirela, horrelako zerbait ulertu diet".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide