Jose Maria Altuna zendu da

Uztarria.eus 2002ko abe. 4a, 17:12

Gaur 19:30ean izango da hileta elizkizuna

Jose Mari Altuna Ibarzabal atzo zendu zen 74 urterekin. Altuna ezaguna zen herrian musikarako zuen zaletasunagatik. Urteetan Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen eta konposatzaile bezala hainbat lan utzi ditu.

Jose Mari Altuna Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen bi alditan, 1959-1962 bitartean eta 1971-1985 bitartean. Baina beste hainbat taldetan ere egin zituen zuzendari lanak: Antxieta Abesbatzan, Antxietako Joanes Musikologi Institutuan, Azpeitiko Parrokiko Eskolania eta Tipleetan, Donostiako Easo abesbatzan, Olatzko Abesbatzan, besteak beste.

Jose Maria Altunak hainbat konposaketa lan egin ditu. Bereak dira Jaunaren Bideetan (1961) edo Pasio bezala ezagutzen den antzezlanaren musika, 'MariƱelak' (1972) euskal zarzuela, In Honoren Sancti Sebastiani(1973), Olatzko Amari,(1979) eta Zuhaitzari omena(1984). Baita ere musika bandentzako Euskal Dantzak, Nere Etorrera eta abar eta txisturako beste zenbait lan ere egin ditu, Uxo Txuria kasu.

1986an Azpeitiko Udalak eta Parrokiko Abesbatzak omendu zuten urteetan zehar musika munduan egindako lana eta ekarpenak eskertzeko.

Jose Maria Altunaren hileta elizkizunak gaur arratsaldeko 19:30ean izango da parrokian. Haren gorputza Plaza Txikitik Udal Musika Bandako musikariek lagunduta eramango da Soreasuko Sebastian Parrokira.