'Arozteria eta altzarigintza' ikastaroa langabetuentzat

Langabetuentzat zuzenduta Arozteria eta Altzarien Fabrikazio Industriala ikastaroa burutuko da urritik martxoa bitartean Urola Ikastolan. Ikastaroan izena emateko eguna irailaren 20a arte zabalik izango da.

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak babestua eta Europako Fondo Sozialak finantzatua da. Ikastaroa Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia Bigarren Hezkuntzako Institutuan emango da, Zur eta Altzarigintzan Goi Mailako sarean integratuta baitago Urola Ikastola.

Arozteria eta Altzarien Fabrikazio Industriala ikastaroak 143 ordu teoriko eta 370 praktiko ditu. Gainera enpresetan praktikak ere aurreikusten dira, 210 ordu.

Urrian hasi eta martxoa bitartean ondorengo ikasgaiak jorratuko dira:
-Zur eta altzarien amaiere industriala.
-Materialak eta produktuak egur industrietan.
-Zur eta tableroen mekanizazioa.
-Programazioa CNC makinetan.
-Zur eta altzarien diseinu industriala.
-Segurtasuna eta higienea.
-Ingurumenari buruzko sensenbilizazioa.
-Enpresetan praktikak.

Informazio gehiago Azkoitiko Altamira auzoko Urola Ikastola Institutuan edo 943-851408 telefonoan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide