Josu Zubimendi Maiz da Baiteko zortzigarren zozketako saritua

Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira

Josu Zubimendi Maizek jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen erlojua. Saria Agirre oparidendak Baiteko bazkide laguntzaile gisa eman du.

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen zortzigarren zozketa. Hamabostean behin bazkide laguntzaileek emandako beste produktuen zozketak egingo dira elkarteko bazkideen artean.

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide