Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Apirilerako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Aurreko eztabaidak nahikoa eman duela-eta, berria irekitzea erabaki dugu jasotako eskaerei erantzunez. Honela, Azpeitia Euskal Herrian biztanleko autorik gehien duen herrietakoa dela-eta honen inguruan zuen iritzia emateko eskatzen dizuegu. Hemen daukazue eztabaida berri honetan parte hartzeko aukera.

Bestalde, aurreko eztabaida artxibatuta geldituko da, historikorako.

Berdin egin dugu inkestarekin ere. Berria ireki, eta zaharra historikora pasa.

Bestalde, parte-hartzaileei zera gogorarazi nahi diegu Uztarria.com-ekook: Eztabaidako foroa galdera horren inguruan eztabaidatzeko da, . Eztabaida edo inkesta berrien proposamenak, iradokizunak, kexak eta gainerakoak jakinarazteko, bidali mezu elektroniko bat uztarria@uztarria.com-era .

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide