Rally sprintaren aurreko astea

Tarteka Urrakiko gainetik eta Bidaniatik pasatzen naiz, autoz. Aste honetan bizitza jokatu beharko dut. Edo agian, zergatik ez, Errezildik barna ibiliko naiz.

Askotan pasatzen naiz Urrakiko gainetik, autoz. Baina aste honetan Errezildik barna joango naizela uste dut, batik bat ilundutakoan.

Urteroko kontua bihurtzen ari da. Urrakin rallya egingo den egunaren aurreko astean, gazte buru-arin mordoa biltzen da iluntze partean Urrakiko errobuelta askotan, eta batek baino gehiagok entrenatzen jarduten dute. Eta beren bizitza eta batik bat besteena arriskuan jartzen dute (besteena beraiena baino gehiago, besteen baino auto hobeak eta prestatuagoak izaten dituztelako).

Nahikoa dugu. Lehendik ere nahiko herritar hil da errepidean... Eta niri, pertsonalki, bost inporta txoroarena egiten dabilen jendeak zer egiten duen bere autoarekin eta bere buruarekin. Baina besteen autoak, besteen buruak, utzi bakean.

Galdera bat: non daude herritarren segurtasuna zaindu beharko lukeen herriaren Ertzaintza?

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide