Jostaldi Kirolak-Plaza Berri Sport, areto futboleko derbia jokatuko da larunbatean

Jostaldi-Kirolakek, herriko areto futbol taldeak, denboraldiko lehenengo derbia jokatuko du larunbatean etxean. Aurrean Azkoitiko Plaza Berri Sport taldea izango dute azpeitiarrek. Partida arratsaldeko 16.30tan hasiko da Udal Polikiroldegian.

Jostaldi-Kirolakek dei berezia egin die herritar orori taldea animatzera joan daitezen, izan ere, larunbatekoa lehen itzuliko azken partida izango baita azpeitiarrentzat. Garaipenak, gainera, balio bikoitza izango luke Jostaldirentzat, denboraldiko lehenengo derbia irabazteaz gain, taldea sailkapeneko lehenengo postuetara itzuliko bailitzateke. Badirudi, beraz, larunbatekoa partida lehiatua izango dela, urrezko hiru puntu egongo baitira jokoan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide