Hauteskunde kanpaina hastear

Uztarria.eus 2011ko mai. 5a, 16:00

Bihar, ostirala, hasiko da udal hauteskundeetako kanpaina. Hori dela-eta, jarri dituzte dagoeneko herriko txoko desberdinetan alderdiek-eta kartelak jartzeko egurrezko panelak. Gaur hutsik baldin badaude ere, bihartik aurrera kartelez beteta egongo dira seguruenik. Goiko argazkian, Loiolabiden jarri dituzten panelak.