Zerrendaburuen mahai-ingurua

Uztarria.eus 2011ko mai. 18a, 12:48

Udal hauteskundeen harira, atzo, asteartea, alkategaien mahai-ingurua izan zen, Sanagustinen. Bertan, PPko zerrendaburua izan ezik, beste alderdi guztietakoak elkartu ziren hainbat gai jorratzeko: EAJko Jesus Larrañaga, Bilduko Eneko Etxeberria, Aralarreko Juan Karlos Arellano, Hamaikabateko Aitor Aranguren eta PSE-EEko Iñaki Uribe izan ziren. Bi ordu pasatxo iraun zuen mahai-inguruak eta hainbat gairen inguruan galderak egin zizkien Estitxu Elduaien kazetariak hautagaiei. Besteak beste, ekonomiaz, etxebizitzaz, gazteez, baserritarrez, zerbitzu sozialez... 100 bat lagun elkartu ziren Sanagustinen. Uztarriak datozen orduetan jarriko du atzoko mahai-inguruko bideoa webgunean. Goiko argazkian, atzoko mahai-inguruko une bat.