Euskal Inauterietarako prestatzen

Uztarria.eus |
2011ko ots. 25a, 17:32

Inauteriak hurbiltzen ari diren heinean, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak, irakasleak eta gurasoak girotzen ari dira. Horretarako, Euskal Herriko herri desberdinetako hainbat pertsonaiei dagozkien arropak eta dantzak prestatzen ari dira, martxoaren 4ean, ostirala, kalejiran ateratzeko. Aurten, gainera, Kilometroak 2011 antolatzen ari direnez, ilusio bereziz dihardute eta Euskal Inauterien kalejira eta dantzaldia herriko beste taldeen laguntzaz indartuko dute. Argazkian, kalejira prestatzeko entsegu saioetako bat.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu