Lehenengo etapa, eginda

Uztarria.eus 2010ko aza. 9a, 11:18

Joan den larunbatean, 54 bat herritarrek Mugarik Muga ekimeneko lehenengo etapa egin zuten Azpeititik Matxinbentara. Bigarrena larunbat honetan, hilak 13, izango da, eta Matxinbentatik Ibarbia auzora joango dira. Oraingoan izena eman beharko da, autobusez joango baitira Matxinbentara. Joan nahi dutenek, ostegunera arteko epea dute izena emateko. Goiko argazkian joan den larunbatean elkartu ziren herritarrak ibilbideko leku batean.