Kizkitza Gurrutxagari harrera

Uztarria.eus 2010ko aza. 5a, 20:41

Azpeitiko Udalak harrera egin dio Kizkitza Gurrutxaga fisikariari, bere arloan Espainiako Doktoreen Erret Akademiak doktoretza-tesi onenaren saria eman ondoren. Julian Eizmendi alkateak Azpeitiko armarria irudikatzen duen oroigarria eman eta "ea gazteek zure moduko ereduak jarraitzen dituzten", esan dio Gurrutxagari. Argazkian, Juan Karlos Arellano eta Manuel Unanue zinegotziak, Kizkitza Gurrutxaga, Julian Eizmendi alkatea eta Nerea Aldai zinegotzia, ekitaldiaren amaieran. Informazio gehiago