Bazkide egitea, guztion eskura

Uztarria.eus 2010ko aza. 12a, 13:18

'Berria' eta 'Hitza'-k elkarlanerako proiektua jarri dute abian, Internet eta paperean aurrerapausoa emateko asmoz. Paperezko edizioan produktu berria joan den ostiralean kaleratu zuten lehenengo aldiz. Orain, harpidetza kanpaina jarri dute abian. Hori dela-eta, 15 egunez produktua doan jasotzeko aukera eta ongi etorri oparia jasoko dute bazkide egiten diren herritarrek. Kiroldegian, Euskara Patronatuan eta Uztarria eta Hitzaren bulegoetan postontziak jarri dituzte eskuorriak bota eta bazkide egiteko. Goiko argazkian, Uztarria eta Hitzaren bulegoaren atarian dagoen postontzia.