Joan zirenak gogoratu zituzten

Uztarria.eus 2010ko aza. 2a, 11:10

Ohitura den bezala, Santu Guztien Egunean, hurbileko hildakoak gogoratu zituzten hainbat herritarrek eta lorez jantzi zuten hilerria atzo eta asteburuan. Ohitura honek zelten kulturan du jatorria. Izan ere, udazkenaren erdian hiru eguneko jaia egiten zuten zeltek. Urrak, intxaurrak, gaztainak eta garoa izaten zituzten etxean eta hiru egun horietan, etxeko ateak zabalik edukitzen zituzten hildakoak etxera etorriko zirela sinesten baitzuten. Gurean desberdin, baina gogoan izan dituzte joan zirenak. (Olatz Prat)