Metal arloko langileek greba eguna dute gaur ere

Uztarria.eus 2010ko urr. 13a, 18:44

Gipuzkoako metal arloko langileek ELA eta LAB sindikatuek datozen asteetarako deitutako zazpi greba egunetatik hirugarrena dute gaurkoa. Herenegun eta atzo greba egin zuten, eta azaroaren 2an, 3an, 4an eta 5ean ere greba egitekoak dira, "hitzarmen duin baten alde". Azpeitian sektoreko enpresa handienetan grebak ez du eragin handirik izan. Goiko argazkian herenegun Landetako biribilgunean egindako elkarretaratzea.