Jendez gainezka itxi ditu ateak Garagardo Azokak

Uztarria.eus 2010ko urr. 12a, 12:23

Jendez gainezka bukatu da aurtengo Garagardo Azoka. Ostegunean hasi eta atzora, astelehena, arte jende ugari ibili da berdura plazan jan-edanean. Egunero musikariak izan dira oholtza gainean, eta atzo jendean dantzarako beta ere izan zuen. Goiko argazkian, atzo gauerdi inguruan berdura plazak zuen itxura.