Tuba kontzertua, Donostian

Uztarria.eus 2010ko urr. 6a, 11:09

Nafarroako Kutxak antolatuta, II.Tuba Jaialdia Landuz kontzertua eskaini zuten hainbat tuba jotzailek larunbatean, Donostian. Tartean, Azpeitiarrak ere baziren. Okendo plazan bildu ziren 11:00ak inguruan eta egun osoko egitaraua antolatu zutenez han pasatu zuten eguna. 17:00etan, berriz, kontzertua hasi zuten eta giro aparta sortu zen bertan. Goiko argazkian Agustin Jimenez eta Aitor Hernandez informazioa emateko gunean. (Agustin Jimenez)