Izarraitzekoek, lehen postu ugari

Uztarria.eus |
2009ko abe. 16a, 09:05

Joan den larunbatean, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek Eibarko XXI.Igeriketako Gabon Kopan emaitza bikainak lortu zituzten. Besteak beste, hainbat lehen postu: Maialen Aizpuruk 50 metro bizkarrean; Eva Astigarragak 50 bularrean; Joanes Astigarragak eta Aiora Beristainek 50 metro librean; Miren Berasategik eta Oihana Goenagak 100 metro bizkarrean; Jon Aizpuruk 100 metro bularrean; eta, Miren Caballerok, 100 metro librean. (Urola Kostako Hitza eta Izarraitz Igeri Elkartea)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu