Trikitixaren doinuekin agurtu dute Larrañaga

Uztarria.eus 2009ko uzt. 27a, 12:10

Uztailaren 17an hil zen Trikitilari Elkartea sortu zuen Estaban Larrañaga azpeitiarra, 62 urte zituela. Loiolako 'Agerretxo' baserrian jaio zen Larrañaga eta, ondoren, Urretxura ezkondu zen. Azken urteetan gaixo zegoen azpeitiarra. Joan den uztailaren 18an egin zuten haren aldeko hileta elizkizuna Urretxuko San Martin de Tours elizan, eta Euskal Herri osoko trikitilari ugari bertaratu zen trikitixaren alde lan handia egin zuen gizonari azken agurra ematera. Besteak beste, bertan izan zen Kepa Junkera trikitilari bizkaitarra. Elizkizuna bukatu ondoren, familiakoek eta lagunek hilkutxa elizatik atera zutenean, trikitixaren doinuekin agurtu zuten Esteban Larrañaga. Informazio gehiago