Lagun Onak-eko presidenteei omenaldia

Uztarria.eus 2009ko mai. 30a, 20:51

Lagun Onak Futbol Elkartearentzako egun berezia da gaurkoa (larunbata) eta, hori dela-eta, klubean presidente izandako hamahiru lagunak omendu dituzte. 12:30ean, Parrokiko Soledadeko kaperan meza eman dute eta gero bazkaria egin dute Loiola Hotelean. Bazkalondoan, Garmendipera joan dira lehen taldeko mutilak animatzera. Argazkian, Loiola Hotelean. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago