Sinadurak jasotzen Gazumeko parke eolikoaren aurka

Uztarria.eus 2009ko api. 27a, 12:32

Eusko Jaurlaritzak baieztatu du Gazumeko parke eolikoa garatzeko alegazioak aurkezteko azken eguna maiatzaren 18 izango dela. Gaur (astelehena) Gazumeko parke eolikoaren kontrako taldea sortzeko bilera egingo dute, 21:00etan, Errezilgo Borondegi Kultur Etxean. Larunbatean, helegitea sinatzeko mahaia ipini zuten Donostiako Boulevarrean (argazkian)