Denboraldiko bigarren garaipena Mikel Elorzarentzat

Uztarria.eus 2009ko mar. 30a, 13:24

Mikel Elorza Lan Mobel jubenil mailako txirrindulariak irabazi zuen larunbatean jokatu zen Uzarraga XXXV igoera. Antzuolan jokatu zuten lasterketan, txirrindulariek 81 kilometro egin behar izan zituzten. Guztira 82 parte-hartzaile izan ziren. Karrera erdialdean, 10 lagun inguruk ihes egin zuten tropeletik, eta horien artean ziren Mikel Elorza eta Imanol Arizmendi. Azken honek zorte txarra izan zuen eta proba utzi egin behar izan zuen. Lan Mobeletik Elorza bakarrik geratu zen aurrean. Lan Mobeleko txirrindulariak Azpiru-Azetxe taldeko Unai Intziarte izan zuen lehiakide azkeneko metroetan; bukaera estua izan zen baina Elorzak irabazi zuen azken sprintean.