Abian da zortzigarren 'Hitza': Behe Bidasoakoa

Uztarria.eus |
2009ko mar. 26a, 09:48

Dagoeneko martxan da zortzigarren 'Hitza': Behe Bidasoakoa. Urola Kostakoa beste 'Hitza' bat, eta Uztarria Komunikazio Taldea da bertako sortzaile eta bazkideetakoa. Irun, Hondarribia, Hendaia, Pausu eta Biriatuko berri emango du hedabide berriak, eta hango euskara eta komunikazio elkarteek eta 'Berria'-ren EKTk sortu dute. Hiru euskarri izango ditu: edizio jarraitua, egunkari digitala flash eta PDF euskarrietan eta hamasei orrialdeko papereko edizioa astero. Argazkian, Koldo Nausia 'Behe Bidasoako Hitza'-ko zuzendaria, atzo (asteazkena), Hondarribian egin zuten aurkezpenean. (Enekoitz Esnaola) Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu