Dantzari txiki eguna ospatu dute

Uztarria.eus 2008ko urr. 13a, 15:01

Itsasi Kultur Taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna ospatu zen atzo (igandea). Goizeko hamaiketatik aurrera Txankarranko, Banakakoa edo Arku Dantza bezalako dantza saioak ikusteko aukera izan zen herriko plazan. Itsasiko dantzariez gain, beste hiru herrietako dantzari txikiak ere ibili ziren Azpeitian. Argazkian, dantzariak Enparantza Nagusian.