Azkenean 'Hitza' ere kontuan

Uztarria.eus 2006ko urt. 27a, 12:06

Donostian, Kultur eta Turismo Ekintzetxeak (KTE) inauterietako kartel lehiaketan ez zituen hasiera batean 'Irutxuloko Hitza'-ren webeko botoak kontuan hartu, eta KTEren eta DVren webetako botoekin kartel bat izendatu zuen irabazle (goizean horren berri eman dugu, errespetua eskatuz). Baina 'Irutxuloko Hitza' kexatu ostean, KTEk onartu du akatsa eta 'Hitza'-ko botoak zenbatuta irabazle geratu dena ere hartu du garaile ofizialtzat (argazkikoa), aurrekoarekin batera. Informazio gehiago