Urola ikastolako web orria

Uztarria.eus 2004ko uzt. 9a, 14:10

Urola ikastolako DBHko laugarren mailako ikasleek egindako web orria sarean da ekainaren 10etik aurrera, www.urola.org helbidean. Web orria, Urola ikastolarekin batera, Euro School Net 2000 ikastetxe sarekide diren Newport eta Boltoneko Smithills eskola ingelesak, Herbereetako Eijkhagen College eta Espainiako Aguilar de Campoo Santa Maria La Real institutua elkarrekin egiten ari diren Socrates proiektuaren emaitzetako bat izan da. Ikasleek egindako web orria datozen bi ikasturteetan osatzen joateko asmoa dute Urola ikastolakoek. Informazio gehiago