Itsasi mutil dantzari bila

Uztarria.eus |
2003ko urr. 22a, 10:36

Itsasi Dantza Taldeak 14 urtetik gorako mutilei gonbitea egin nahi die helduen dantza taldeko partaide izatera. Taldeak astean bi entseiu izaten ditu, asteartetan 21:00tan eta ostiraletan 20:30tan. Interesatuek izena emateko hiru bide dituzte: 1- 943-151849 telefono zenbakira deitu, eta izen abizenak eta telefonoa utzi erantzungailuan. 2- Taldekideren batekin harremanetan jarri. 3- Taldeak Azpeitiko tren geltoki aurrean duen lokalera entseiu egunetan azaldu. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu