Bota dute San Juan arbola Urrestillan

Uztarria.eus 2020ko eka. 27a, 12:24

San Juan bezperan altzatu zuten lizarra atzo iluntzean eraitsi zuten Urrestillan. Azken urteetan ohi bezala, Mikel Larrañaga aizkolaria arduratu zen San Juan arbola aizkorakadaz botatzeaz. Eta San Juan bezperan bezala, ohi baino lalejira laburragoarekin agurtu zuten ondoren aurtengo San Juan arbola, plazatik Kale Handian gora eraman zuten zuzenean, Errota alderaino. Zuhaitza sartzeko ekitaldian baino jende gehiago elkartu zen plazaren bueltan, orduan bezala ekitaldian parte hartu zuen jende kopurua mugatuagoa izan arren.