Martxan da berriro liburutegien arteko mailegu zerbitzua

Uztarria.eus 2020ko eka. 24a, 11:50

COVID-19 gaitza dela-eta bertan behera utzi zuten martxoan liburutegien arteko mailegu zerbitzua, baina berriro jarri dute martxan.

Berriro eska daitezke Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburuak, filmak zein bestelako dokumentuak Azpeitiko Udal Liburutegian. COVID-19 gaitza dela-eta bertan behera utzi zuten liburutegien arteko mailegu zerbitzua, baina zerbitzu hori martxan jarri dute berriz ere. Honako lotura honetan irakur daiteke zerbitzu horren inguruko informazio gehiago.