Badirudi tailerrean ondutako lanak ikusgai dira Dinamoan

Uztarria.eus 2020ko eka. 19a, 11:09

Urrian hasi eta oraintsu bukatu den Badirudi irudi bidezko narraziogintza tailerreko kideek sortutako obren erakusketa jarri dute ikusgai Dinamoa sormen gunean. Txakur Gorria kolektiboko Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek eskaini dute tailerra hainbat hilabetez, eta parte-hartzaileek hilabeteotan egindako lanak hainbat astez izango dira ikusgai. Erakusketako argazki gehiago ikusteko egin klik honako lotura honetan. (Argazkia: Kulturaz kooperatiba)