Salgai daude Orkatzen urtemugako ekitaldietarako sarrerak

Uztarria.eus 2020ko eka. 17a, 10:38
Duela bi urteko urteurrenean Ines Osinaga musikariak eskaini zuen kontzertuko irudia.

Hilaren 25etik 28ra ospatuko dute kultur elkartearen 27. urtemuga. Orkatzen eta Sanagustin kulturgunean eros daitezke bertso saiorako, kontzertuetarako nahiz umeentzako emanaldirako sarrerak dagoeneko. Bazkaritarako izena, berriz, Orkatzen eman beharko da.

Atzoz geroztik salgai dira Orkatz kultur elkartearen 27. urtemugarako prestatu dituzten ekitaldietarako sarrerak. Hilaren 25etik 28ra ospatuko dute urteurrena, eta besteak beste, poesia errezitaldia, bertso saioa, bazkaria, kontzertuak eta haurrentzako ikuskizuna izango dira egun horietan.

Orkatzen eta Sanagustin kulturgunean eros daitezke bertso saiorako (sei euro), kontzertuetarako (sei euro) –150 sarrera izango dira salgai– nahiz umeentzako emanaldirako (bost euro) sarrerak dagoeneko. Bazkaritarako izena, berriz, Orkatzen eman beharko da, hogei euro ordainduta. Orkatzeko kideek azaldu dutenez, bazkaritarako izena ahalik eta azkarren ematea komeni da, otordura joango den lagun kopurua zehaztu ahal izateko.

Honako hau da datorren asterako prestatu duten egitaraua:

Ekainak 25, osteguna

21:30ean, Alde erantzira nabil poesia errezitaldia, Ekhiñe Eizagirrerekin, Sanagustin kulturgunean.

Ekainak 26, ostirala

19:00etan, presoen aldeko elkarretaratzea, plazan.

22:00etan, bertso saioa, Sanagustin kulturgunean. Bertsolariak: Amets Arzallus, Xabier Silveira, Oihana Bartra eta Jexux Mari Irazu.

Ekainak 27, zapatua

14:00etan, bazkaria.

19:00etan, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.

Ekainak 28, jaia.

17:00etan, haurrentzako ikuskizuna. Ekain & Mikele eta Iago Mago, Sanagustin kulturgunean.