Astelehenean egingo dute uztailaren 12rako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa

Uztarria.eus 2020ko eka. 11a, 15:19
Iazko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako irudi bat.

Udaletxeko idazkaritzan egingo dute zozketa 09:00etan, eta zozketaren ostean, herritarrek Azpeitia.eus webgunean kontsultatu ahal izango dute mahaian egon behar duten edo ez.

Azpeitiko Udalak datorren astelehenean egingo du uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa. Udaletxeko idazkaritzan egingo dute zozketa 09:00etan, eta zozketaren ostean, herritarrek Azpeitia.eus webgunean kontsultatu ahal izango dute mahaian egon behar duten edo ez. Kontsulta egiteko NAN zenbakia sartu beharko du erabiltzaileak; izan ere, sistemak modu horretan jakinaraziko dio mahaikide izango den edo ez, eta baiezko kasuan, zer mahaitan egon beharko duen. Dena den, ohiko moduan, etxean gutun zertifikatua ere jasoko dute mahaikideek.