Koronabirusa Azpeitian

Lurrun trena berriz ere martxan

Uztarria.eus 2020ko eka. 7a, 17:45

Burdinbidearen Euskal Museoak asteartean zabaldu zituen berriro ateak, eta atzo, larunbata, lehen bidaiak egin zituen lurrun trenak. Egoera berezia izanagatik, hemezortzi bat lagun animatu ziren atzo goizean trenean sartu eta Lasaora itzulia egitera. Juanjo Olaizola museoko zuzendariarekin eta zenbait bidaiarirekin hitz eginda osatutako bideoa da honako hau.