Koronabirusa Azpeitian

COVID-19 gaitzarekin hildakoen omenez minutuko isilunea egin dute

Uztarria.eus 2020ko mai. 27a, 14:11

COVID-19 gaitzarekin hil diren pertsona guztien omenez minutuko isilunera deitu du Eudelek Hego Euskal Herrian, eta Azpeitiko Udalak deialdi horrekin bat egin du. 12:00etan, minutuko isilunea egin dute hainbat lagunek udaletxearen aurrean, eta hainbat herritarrez gain, bertan izan dira udaleko ordezkari politikoak zein langileak.