Arrantzaleak itzuli dira ibaietara

Uztarria.eus | Kirolak
2020ko mai. 21a, 10:31

Joan den astelehenetik, kirol arrantza edota ehiza egitea libre da berriro, koronabirusaren ondoriozko konfinamendua arintzeko neurrien artean. Berreskuratutako baimenaz baliatzen hasiak dira gurean arrantzale batzuk, gaur goizean Urola ibaian zebiltzan argazkikoak bezala.

Gainerako kirol jarduera ez profesionaletarako ez bezala, Espainiako aldizkari ofizialean ez dute zehaztu arrantzarako eta ehizarako ordutegi zehatzik. Hala ere, jarduera horietan beharrezkoa izango da pertsonen arteko tarteak zaintzea eta osasuna babesteko neurriak hartzea. Taldeka egin beharreko ehiza jardueretan, gainera, beharrezkoa izango da arduradun bat izendatzea, eta hark jarduera plan bat aurkeztu beharko du taldeak hartuko dituen babes neurriak zehaztuz.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu