Urtero egin ohi duen zozketaren oinarriak aldatu ditu Juan Antxieta musika eskolak

Uztarria.eus | Besterik
2020ko mai. 18a, 12:18

COVID-19 gaitza dela-eta lege irizpideak aztertuta hartu dute neurria, eta zozketa ekainaren 10ean egin ordez, azaroaren 18an gauzatuko dute. Egoera aldatzen ez bada, Londresera beharrean Madrilera izango da zozkatuko duten bidaia. Zozketaren txartelen ordainketa irailera atzeratu dute.

Musika eskolaren eraikina.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Urtero egin ohi duen zozketaren epeak aldatzea erabaki du Juan Antxieta musika eskolako batzordeak. COVID-19 gaitza dela-eta hartu dute neurria, eta zozketa ekainaren 10ean egin ordez, azaroaren 18an gauzatuko dute lege irizpideak kontuan hartuta.

Londresera musikal bat ikustera joateko txartelak saldu dituzte musika eskolako kideek, baina egoera aldatzen ez bada, zozkatuko duten bidaia Madrilera joateko izango da. Zozketarako txartelen ordainketa, berriz, irailean egingo dute hil honetan egin ordez.

Musika eskolako kideek azaldu dutenez, zalantzak argitzeko 943-81 62 63 telefonora deitu edo antxieta@antxieta.net e-posta helbidera mezua idatz dezakete herritarrek.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu