KZgunea bideo dei bidezko formakuntza saioak eskaintzen hasiko da

Uztarria.eus | Hezkuntza
2020ko mai. 14a, 09:12

Lau eta sei lagun arteko talde txikiei zuzenduta egongo dira saioak. Parte hartu nahi dutenek eskaera inprimakia bete eta egin nahi dituzten ikastaroak aukeratu ondoren, KZgunea arduratuko da taldeak osatzeaz eta saioen egutegia zehazteaz.

Formakuntza eskaintza berria prestatu du KZguneak: bideo dei bidez zuzeneko saioak eskaintzen hasiko dira, eta lau eta sei lagun arteko talde txikiei zuzendutako saioak izango dira horiek. Hain zuzen ere, ikastaro bakoitzeko bi orduko bi saio eskainiko dituzte.

Bideo dei bidezko formakuntza jaso nahi dutenek formulario hau bete beharko dute aurrena, eta aukeran jarri dituzten ikastaroen artean egin nahi dituztenak hautatu, ondoren. Horrela, interesdunek beren datu pertsonalak eta harremanetarako informazioa, ordutegiak eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten ikastaroen berri eman ondoren, KZgunean arduratuko dira ikastaroak, taldeak eta egutegia zehazteaz; izena eman dutenei posta elektroniko bidez jakinaraziko diete hautatu dituzten ikastaroak noiz hasiko diren.

Informazio gehiago jaso edota zalantzak argitu nahi dituztenek 945-01 61 00 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu